DiscoverArtxipelagoa
Artxipelagoa
Claim Ownership

Artxipelagoa

Author: EITB Radio Televisión Pública Vasca

Subscribed: 13Played: 161
Share

Description

Fikziozko serie distopikoa. 2103 urtea da eta itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da. Euskal Artxipelagoak bere etorkizuna erabaki behar du mundu kaotiko batean eta Jare gaztea ustekabean abentura baten protagonista bihurtuko da
27 Episodes
Reverse
8. Itsasargia

8. Itsasargia

2021-11-2229:36

Iker eta Jare mangladian galduta dabiltza. Iker lasaitasuna mantentzen ahalegintzen da baina Jare, ordea, gainezka eginda dago azken aldian gertatu zaionarekin eta, batez ere, Nizarrengaitik.Gorbeiako hirigunean, goizeko guardia egiten duten zaintzaileek kanpoko harresian dauden zakur basati batzuk uxatu eta erdi-janda dagoen esku bat topatzen dute."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
7. Belar-itsasoa

7. Belar-itsasoa

2021-11-1431:58

Jare, Nizar eta Iker belarrezko itsaso baten tankera duen mangladi eremu zabala nekez zeharkatzen saiatzen ari dira. Ikerren txalupa mangladiko lohi gunetan kateatuta geratzen da sarri, eta piztia ezezagunez inguratuta daude. Hori gutxi ez eta Nizar haserre dago Ikerrekin, jelosiak eraginda.Aitorrek portura jaistean ezagun batekin topo egiten du. Ainguratuen herrixka bat eraso dutela kontatzen dio honek eta Aitor zerbait susmatzen hasten da."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
6. Apokalipsia

6. Apokalipsia

2021-11-0829:12

Madame Pompidouk Ipar Afrikako "bahitzaileen" gorpuak topatzen ditu eta Artxipelagoko agintariei jakinarazten die. Gorbeiako Batzarrean, Aitor informazioa irentsi nahian dabil. Munozek Barrako itsasontziak Jareren bila ipiniko dituela agintzen dio.Nizar eta Jarek Ainguratuen herrixkan ez dakite zer egin, nora joan. Iker transmisorea konpontzen saiatzen ari da mezu bat bidaltzeko baliatu ahal izateko. Baina bat-batean herrixkan alarma oihuak entzuten dira."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
5. Ainguratuak

5. Ainguratuak

2021-11-0126:52

Traganarruaren txikizioaren ostean, Jare eta Nizarren txalupa ia hondoratua topatzen du Ikerrek eta bere etxera eramaten ditu, Hernioko mangladietan kokatua dagoen Ainguratuen herrixkara.Baltzaren ordainpeko bahitzaileek hiltzat jotzen dituzte Jare eta Nizar baina, badaezpada, esploratzaileak bidaltzen dituzte haien bila."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
4. Traganarrua

4. Traganarrua

2021-10-2527:44

Abordaiaren ostean, Jarek itsas lapurrei nahi dutena eraman eta bakean uzteko esaten die. Ez da lapurtzen dioten lehen aldia. Itsas ontziko Kapitainak interesez aztertzen ditu Jarek biltegian dituen burdin zakuak, baina ez da horren bila etorri, Jareren bila baizik. Aitorrek, Batzarraren osteko afarian, urduri dagoela aitortzen die Eneko eta Iratiri; ez du garbi ikusten Batzarrean zein jarrera hartu."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
3. Itoginak

3. Itoginak

2021-10-1434:52

Euskal Artxipelagoko Batzarraren hasieran, Munoz, Eibarko agintariak gogor hitz egiten du Ipar Afrikako Ligak suposatzen duen arriskuari buruz. Babes egiturak indartzeko beharra azpimarratzen du, eta gudarostea sortzea etor daitezkeen erasoei aurre egiteko.Jare eta Nizar, erdi haserre, badiatik urrundu dira beste itsas ontzi batek jarraitzen dituela ohartu gabe. Laster, ustekabeko topaketa izango dute."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
2. Gorbeiako arbola

2. Gorbeiako arbola

2021-10-1028:24

"Artxipelagoa" podcastaren bigarren atalean, Jare eta Aitor Gorbeiako badiara abiatzen dira, Euskal Artxipelagoaren Batzarrera joateko. Nizar lemazain gisa laguntzeko berarekin eramatea erabaki du Jarek. Aitonak ez du guztiz begi onez ikusten hori, eta halaxe jakinarazten dio bere bilobari.Badaki Jare bihotz onekoa dela eta maitasuna hartu diola Nizarri, baina Batzarrera joango diren askok arabiarren aurkako joera gogorra dutela esaten dio. Bitartean, urrunetik, itsasontzi ezezagun batek jarraitu egiten ditu."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
1. Hiru olatuak

1. Hiru olatuak

2021-10-0333:16

Ongi etorri "Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikora. Zortzi ataleko sail bat duzu aurrean eta hau da sail horretan lehen atala zure belarrien gozagarri. Audio espaziala deritzan sistema binauralean dago soinu nahasketa egina istorioaren barruan zeharo murgildu zaitezen play eman orduko.Lehen atalaren sinopsia: 2103 urtea, Euskal Artxipelagoan kokatuta zaude. Ia 80 urte igaro dira mundua kolpera aldatu zenetik, itsasoaren maila 500 metro igo eta Hiru Olatu ikaragarriek planetaren gehiengoa urpean utzi zutenetik. Hondoratze ostean jaio den Jare neska gaztearentzat egun ona da gaurkoa edonola ere. Goierriko kostaldetik abiatu den bere belauntzian Urbasako itsas-portura gerturatzen ari da.
Hemen duzu Artxipelagoaren aurrerapena zure belarrien gozagarri. Jantzi aurikularrak, soinu inguragarria hobeto jasotzeko.Euskal Artxipelagoa. 2103. urtea. Europa urpean geratu da ia erabat. Itsasoaren maila 500 metrotik gora igo da eta hiri-estatu gisa elkartu dira ur gainean geratu diren gune bakanak, besteak beste, Euskal Artxipelagoa izeneko uhartedia. Bertan bizi da Jare, mundu zaharraren kondarrak ezagutu nahi dituen gaztea.
8. Zomorroak

8. Zomorroak

2023-01-3028:34

Eibarren, Baltzak Munoz atxilotuko du, akabatu berri dituen Eneko eta Iratirekin batera Ipar Afrikako Ligaren espioi eta traidore izatearen salaketapean. Horrekin, Kofradixak, Baltza buruzagi goren duela, Eibarko Errepublika berriaren jaiotza aldarrikatuko du. Hari solte bat du ordea: Aitor. Honek, katakunbetan zehar soldaduengandik ihesi, Kofradixaren lurpeko portu ezkutua topatuko du. Bertan, Itauntzailearekin egin beharko du borroka handik bizirik ateratzekotan. Salah eta Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak ere erasora joko du Eneko eta Iratiren heriotzaz ohartuta, nahiz eta Baltzak oraindik ere arma ezkutu bat baduen: zomorroak.Monastegian egoera ez da xamurragoa: Pompidouk Jare, Nizar Eta Iker Jonasen esku utziko ditu Jerome bere semea berreskuratzeko, nahiz eta amaiera ez den uste bezain ondo joango. Jonasek, opio eta diru truke hiru lagunak germaniarri salduta, Zuricheko portura iritsiko dira helikopteroz eta han ezusteko norbait izango dute zain."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
7. Azpisugeak

7. Azpisugeak

2023-01-2328:04

Edengo lorategian giroa ez dago hasieran bezain gozo. Ikerrek uzkur jarraitzen du, Jarek beraien arteko harreman hasi berriarekiko azaltzen dituen zalantzen aurrean eta kobazuloan aldendu eta are barrurago lo egitea erabaki du haserre. Han ordea, lotan zegoen suge bat itzartu eta hankan heldu dio. Pozoiaren sendabideren baten bila itsasertzera hurbilduko dira presaka Iker eta Jare eta, bertan, haien bila zain dauden Pompidou eta Nizarrekin egingo dute topo. Sendabideak itxaron egin beharko du hala ere, Pompidouk, inor ohartu gabe, hiru gazteak lokartuko bait ditu Petrikiloaren edabeaz baliatuz.Eibarren giroa ez da hobea. Zakur kutsatuen gorpuen erasoa, Baltzak berriz ere Munozen aurre egiteko probestuko du, hau haserraraziz. Ezustean, Baltzak Eneko eta Iratik Salahrekin izandako grabazioa aireratuko du ordea, jendeak Munoz traidore gisa ikusteko. Enekok eta Iratik Aitor topatu eta askatuko dute azkenean, baina honek ere ez du amaiera gozorik izango, Oinatzen traizioaren erruz."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Iker eta Jare, aurreko gauean larrutan egin ondoren, deseroso esnatzen dira uharteko kobazuloan. Izan ere, elkarrekiko dituzten sentimenduak ez dira guztiz berdinak eta Jarek, Nizarretaz maiteminduta jarraitzen du orandik.Eibarren, Irati eta Enekok, Aitorren ziegaren bilaketarekin jarraitzen dute, egiten ari direnaz zalantzak dituzten arren. Ustekabean, Eibarko biltegi nagusian sua piztu da, setioari eusteko gordeta dituzten jaki ugari erreta galduz. Munozek, haserre, Kofradixaren azpijokoa dela sumatuko du berehala. Ez du horren aurrean erreakzionatzeko asti handirik izango ordea, Ipar Afrikako Ligak, katapulta bitartez, hildako zakur kutsatuak jaurtiki baititu Eibar barrura, izua zabalduz."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
5. Aingeruak

5. Aingeruak

2023-01-0930:22

Baltza garaile gisa itzuli da Eibarrera bere urpekontzian eta honek Munozen haserrea eta elkarren arteko tirabirak sortu ditu. Bien bitartean, Eibar barruan, Eneko, Irati eta Oinatzek beste helburu batzuk dituzte: Aitor zer ziegatan atxilotua duten jakitea eta hura askatzea.Urrunago, Okzitaniako itsasartetik Madame Pompidou eta bera egiten ari diren bidaian, Nizar Avignongo portuko ostatu batean mozkortuko da bakarrik, Jare une oro buruan eta bihotzean duela. Jare, Ikerrekin batera, Monastegitik hurbil dagoen uharte batean ezkutatua dago ordea; Edengo lorategiaren tankera duen leku eder batean. Bertan, gaua kobazulo batean pasatuz, Iker eta Jarek elkarren ezagutza handiagoa izango dute. Batzuen gozamena beste batzuen oinazea izango da ordea: Monastegian, Jonas anaiak Kapitaina torturatzen jarraitzen du."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
4. Balearen sabelean

4. Balearen sabelean

2023-01-0233:21

Itsaslapurrak Monastegira iristen dira eta bertako fraideek, ezustean, eraso eta atxilotu egingo dituzte Jonas anaiaren aginduz. Iker eta Jarek ihes egitea lortuko dute erasoaren erdian ordea, eta txalupa txiki baten laguntzaz uharte zoragarri batetara helduko dira. Nizar eta Madame Pompidouk, etsipenari aurre egin eta Okzitaniako itsasartera jarraituko dute bidea bien bitartean.Eibarren aldiz, egoera larritu egingo da Ipar Afrikako Ligak Osintxuko portura eraso bortitza bideratu ostean. Eneko eta Iratik, Salahrekin aurrez adostu bezala, erasoa Munoz eta Eibarreko gudarosteekin bat egiteko baliatuko dute haien lagun gisa agertuz. Osintxuko portuan babestuak, setiotik irteteko ezusteko bidea agertuko da bat-batean."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
3. Kybalion

3. Kybalion

2022-12-2634:47

Munozek Monastegikoen erantzunaren zain jarraitzen duen bitartean, Eibarko katakunbetan Kofradixak bere Batzar Nagusia burutzen du ezkutuan, mundua beraien erara zizelkatzeko gordea duten arma sekretua noiz azaleratu zain. Nizar eta Madame Pompidou Arango portu librera iritsiko dira Jare eta itsaslapurren berririk lortu gabe. Etsipen beltzak jota, Arango portuko sorgin misteriotsu batengana joko dute laguntza eske: Petrikiloa.Itsaslapurrek, beraien aldetik, Jare eta Ikerren dohainei esker Landetako itsaso arriskutsutik salbu irtetea lortuko dute azkenean, Monastegiko ateen aurrez-aurre geratu arte."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Eibarren, setioari aurre egiteko laguntza bila, Monastegiko Jonas Anaia misteriotsuarekin harremanetan jartzea erabakitzen du Munozek, Euskal Artxipelagora bakea ekartzeko ahalegin erabat ezberdinean, Irati eta Enekok Salah Ipar Afrikako Ligaren buruzagiarekin errendizioaren baldintzak adosten dituzten bitartean.Nizar eta Madame Pompidouk, beraien aldetik, Jareren atzetik jarraitzen dute eta Aragoiko itsasertzera iristen dira. Han, danbor hots beldurgarrien artean, menditarren erasoa jasango dute ordea. Iker eta Jare ez dira egoera samurragoan aurkitu itsaslapurren itsasontzian. Landetako Itsasoaren erdian, bat-batean, urpetik datorren piztia izugarria azaldu zaie."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
1. Zaindu gaitzazu

1. Zaindu gaitzazu

2022-12-1237:09

Ustekabeko azken agerraldiaren ondoren, Ipar Afrikako Ligaren gudarosteak Eibar setiatua dauka eta Munoz eta bertako soldaduek ahal bezala egiten diete aurre erasoei. Handik urrun, Jare eta Iker itsaslapurren itsasontzian daude preso bien bitartean. Kapitainak bere "merkantzia" germaniarrei zuzenean saltzea erabaki du eta Zuricheko porturako norabidea hartu du, Jare askatu nahian haien atzetik Nizar eta Madame Pompidou dituztela jakin gabe.Euskal Artxipelagoan, bestalde, Eneko eta Iratik beste bide bati ekingo diote Ipar Afrikako Ligako Salah buruzagiarekin elkartuz. Aitorrek, Kofradixak Eibarren dituen ziega ilunetan atxilotua, ez du honen guztiaren inolako berririk eta nahikoa du itauntzailearen galderei erantzuten."Artxipelagoa" fikzio podcast apokaliptikoa da.
"Artxipelagoa" soinu fikziozko seriearen II. denboraldia dator erasoka, "ekaitzak" jarraitzen duelako.Klima aldaketaren ondorioz, izan diren hondamendiek Artxipelago bihurtu dute gure lurraldea. 2103. urtea da. Itsas maila mundu osoan kolpera igo ostean ordena geopolitikoa ere aldatu egin da. Gure inguruan, Ipar Afrikako Liga da boteretsuena, Alpeetan gotortuta dagoen Germaniar konfederazioarekin lehia estuan. Euskal Artxipelagoak neutral jokatu nahi izan du, merkatal harremanak indartuz burujabe izaten jarraitzeko.Ipar Afrikako Ligak Barra setiatuz Euskal Artxipielagoa bere mendean hartu nahi du ordea. Piratek Jare bahitu dute eta beste europar potentziari, Germaniarrei, saldu nahi diote. Piraten Kapitaina Alpeetara doa Iker eta Jarerekin, germaniarrek "bilatzaile" bategatik Kofradixak baino diru gehiago ordainduko diotela jakinda. Bidea zaila da, batez ere Monastegiak suposatzen duen arriskuagatik.Euskal Artxipelagoan, Munozek agintea du baina etsai ugari ere bai. Batetik Ipar Afrikako Liga, Barra setiatu duena. Bestetik, harresien barruan, Baltzaren Kofradixak gauzak zail jarriko dizkio, Munozen ezintasunaren aurrean Germaniar Konfederazioak agintea bereganatzea bilatzen baitu hasieratik. Aitor gatibu du Baltzak, eta hildako alabari buruzko informazioa ateratzen saiatzen da.Nizar, bestalde, Pompidourekin batera Jareren bila abiatuko da Monastegirantz eta Alpeetara gero. Kanpotarrak ez dituzte onartzen. Jarek, errazago luke bertan sartzea, han jaioa baita. Ezusteko norbait ezagutuko du: Olatz."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
Azkena gertu dago eta ez du itxura onik. Urbasako mendi gainetatik ustekabeko erasoa jo arren, Eibarko gudaontziak indartsuegiak eta ugariegiak dira erabat geldiarazteko.Zitadelan, Ikerrek gidatutako matxinadak indarra hartu du, baina Olatzek arma bat gordeta dauka hala ere."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
7. Orreaga

7. Orreaga

2024-01-2229:44

Hainbat urtean esklabu gisara zapalduta eduki dituzten langileak matxinatu egin dira germaniarren aurka. Olatzek, Jareren amak, haien aurka gogor kolpatzeko asmoa du, bere alabaren iritzien aurka. Euskal Artxipelagoan, Baltzak ere azken kolpea ematea erabaki du bere arerioen aurka, eta Urbasa aldera abiatu da bere indar guztiekin."Artxipelagoa" fikziozko podcast apokaliptikoa da.
loading
Comments